XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumezkoak apez?

Azkeneko urte auetan atera du razao orrek soñurik aski katoikoen artean ere.

Emakumezkoak apez?

Bai?

Ez?

Azter dezagun arazoa punttuz-punttu:

- Jesus'ek ez zun apaiz-lanetarako emakurik artu.

Gizonezkoak denak.

- Arrezkero Elizak, ez du sekulan emakumerik apez-sagaratu.

Ezta erejeek eta zismatikoek ere.

Ez dute emakumezkorik apez egin.

- Martin Luero'k eta Kalbino'k ere ez zien beiñere emakume bati apezketa-lanik eman.

Askoz gutxiago Inglanderriko VIII Enrike'k, onek Bere burua Inglanderriko Elizaren buru egin zunean, Eliz Katolikoaren kredoarekin eta liturgiarekin jarraitu bait zun.

- Joan den mendean, Eliz protestanteetatik bereizitako sekta edo taldeak asi ziren emakumezkoei apezen eginkizunak ematen.

Ezagutu ditut nik Yorke Berrian egon nintzanean orrelako apez eme oitako batzuk.

Talde oien ariketak ordea ez zuan ostillurik sortu, gaizki ikusiak bait zeuden katolikoen aldetik; eta okerrago berriz protestalarien aldetik.

Iskamilla, Iparramerika'ko Eliz Anglitarraren gotzai batzuk, urte batzuk direla, emakumezkoak apez-sagaratzen asi ziranean sortu zen.

Eta askoz aundiagoa izen da, Iglanderrian bertan Ekiz Anglitarra'k ere ori bera egin dunean.

Jakiña izango duzu noski, sagaraketa orren ondorioz, asko Eliz artatik gure Elizara etorri direla.

Badire gure Elizetak Eliz Anglita-rrera igoro direnak ere:

Baiña beste mota bateko jendeak; emakumezkoak geienak, ala-edo-ola apezizen naiez.

- Tologilari katolikoak eta aspalditik dabiltz gai ori jorratzen:

Zergatik ez du Elizak emakumerik apez sagaratu?

Zorrotz eman du Aitasantuak erantzuna:

Elizak, ori egiteko almenik artu ez dulako.

Badakizu nork emanak dituan Elizak bere almen guztiak: Kristo'k emanak.

Kristo zeukan bera Aitasantuak ori esaterakoan gogoan, eta au adierazi nai zigu:

Elizak ez du Kristo'gandik emakumeak apez sagaratu aal izeteko almenik artu.

Beraz ez dezake emakumerik sagaratu.

Oraingo ontan ez da Aitasantua txantxetan ibilli:

Esan duana, Kristo'k anaiak sinismenean sendutzeko eman zion agindua betzearren esan omen du.

Badakizu nori agindu zion ori Kristo'k: Pedro lenen Aitasantuari.

Ta, jakiña: Pedro'ri agindua, Aitasantu guztiei agindua.

Emakumerik ezin apez sagaratu izete ori, Elizaren zerasunari eta nolakotasunari dagokion gauza dala, esan dugu gaiñera.

Eldatu ezin ditekena, beraz.

Gaiñera, esan eta agindu digun ori guztia, bein betirako esana gelditzen dala diosku, eta emakumezkoen sagaraketari-buruzko arazoa, bertan-bera betirako uztea nai dula.

Alataguztiz ez du Arrazoirik Yañez Zaragoza'ko goigotzaiak, Aitasantuak ori Dogma egin dula esan dunean, baldin izparringiek ekarri duten egia ba'da.

Zerbait dogma, ots, egi-sinisbearra egin nai duanean, Aitasantuak ori argi ta garbi esan bear du zerbait ori dogma egin nai dula, eta oraingoan II Joan Pablo'k ez du orrelakorik esan.

Baiñan naiz dogma izen ez, esan duna Elizaren Dotriña egin dualako, esan dun ontzat arzera eta sinestera bearturik aurkitzen da kristauon kontzientzia.

Era larrian beartua.

Latiegi'tar Bixente